XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1. Pilotaz bestaldeko ertzetik hartzazu ohola, eta jarri zure begien mailan.

Honela pilota Ilargitzat hartuko dugu, eta zure burua, berriz, lurtzat.

2.2. Ilunpetan jartzazu ikasgela, eta piztu argi-fokua.

Honek finko egon behar du, edota bestela eutsi biezaio zure taldeko lagunen batek.

2.3. Bizkar emaiozu argi-fokuari, zeina zure burua baino altuago egongo bait da, zure itzala pilotarengan proiekta ez dadin.

Ikus fokuaren argiak pilotaren zein alde isladatzen duen.

Une honetan Ilargia HILBETEA deritzan fasean aurkitzen da.

2.4. Zoaz geldi-geldi ezkerretarantz, eta ikus eta deskriba ezazu argi-isladaz pilotan zer gertatzen den.

2.5. Buelta laurden bat emandakoan gera zaitez.

Pilotaren pinturaren zein alde isladatzen du argiak?.

Une honetan Ilargia HILBEHERA deritzan fasean aurkitzen da.

2.6. Geldi-geldi segi ezkerretarantz, eta deskribatu argi-isladaz pilotan zer gertatzen den.

2.7. Bueltaerdia emandakoan gera zaitez.

Pilotaren pinturaren zein alde isladatzen du argiak?.

Une honetan Ilargia HILBERRlA deritzan fasean aurkitzen da.

2.8. Jarrai buelta emateari, eta deskriba ezazu argi-isladaz pilotan zer gertatzen den.